Gizartea -

Epaia

Ortega Canori bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote

2011ko maiatzean izandako trafiko istripua dela eta, epaileak bi urte eta erdiko zigorra ezarri dio, zuhurtziagabekeriaz egindako homizidioa leporatuta.

Jose Ortega Cano, epaiketako saio batean. Argazkia: EFE
Jose Ortega Cano, epaiketako saio batean. Argazkia: EFE
Bi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio epaileak Ortega Canori

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ortega Cano toreroari bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote 2011ko maiatzaren 28an eragin zuen auto istripu larria dela eta. Ezbeharra Sevillako errepide batean jazo zen, bertan, Ortega Canok aurrez aurre jo zuen autoko gidaria hil zen.

Sevillako 6. Zigor Epaitegiak toreroaren abokatuek alkoholemia frogan odol litroko 1,26 gramo alkohol eman zuela zioen froga baztertu du.

Epaileak zuhurtziagabekeriaz egindako homizidioa eta modu arriskutsuan gidatu izana leporatu dio. Halaber, Carlos Parra istripuan hildako gizonaren alargunari 120.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio eta 19.000 eurona biktimaren seme-alabei.

Enrique Trebolle Ortega Canoren abokatuak iragarri duenez, epaiaren kontrako helegitea jarriko du Sevillako Auzitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea