Gizartea -

Zirkulazio istripua

39 urteko motor-gidari bat hil da Bilbon, hegoaldeko saihesbidean

Hildakoa Oñatiko bizilaguna zen. Ezbeharra Miribillako irteeran jazo da, Irunerako noranzkoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat (39 urtekoa eta Oñatiko bizilaguna) hil da bart Bilbon, hegoaldeko saihesbidean jazotako moto istripu batean.

Ezbeharra asteazken gauean gertatu da, 23:15ean, AP-8 autobidean, Miribillako irteeran, Irunerako noranzkoan.

Han, moto bat gidatzen ari zen gizon batek ibilgailuaren kontrola galdu, eta erori egin da.

Horren ondorioz, gizonezkoak zauri larriak egin ditu, ertzainek eta osasun langileek egiaztatu dutenez, eta medikuak horren heriotza egiaztatu baino ezin izan du egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea