Gizartea -

Istripua

AP-1eko tunelak itxita, Bergaran, istripu baten ondorioz

Merkantzia arriskutsua zeraman kamioi batek artaziarena egin du, eta zamaren zati bat galdu du. Gidaria ospitalera eraman behar izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bergaran, AP-1 autobideko tunelak itxi behar izan dituzte, zama arriskutsua zeraman kamioi batek istripua izan ostean. Kamioilaria Mendaroko ospitalera eraman dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 12:00ak aldera izan da: kamioiak artaziarena egin, eta oraindik zehaztu ez duten sustantziaz betetako bidoiak galdu ditu.

Istripuaren ondorioz, AP-1eko bi tunelak itxi egin behar izan dituzte, bi noranzkoetan. Horrenbestez, auto-ilarak sortu dira. 14:00etarako, baina, bide bana ireki dute, norazko bakoitzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea