Gizartea -

Istiluak

Kongresuko 'setioak' 15 atxilotu eta 14 polizia zauritu utzi ditu

Manifestaldiaren erdigunea Neptuno plaza izan da. Protesta baketsuak bi orduko iraupena izan du, baina manifestazioa liskarrekin amaitu da. Protesta ez da oso jendetsua izan.

Polizia, Kongresuko inguruetan. Argazkia: Efe.
Polizia, Kongresuko inguruetan. Argazkia: Efe.
Poliziak Kongresuan bildutako manifestariak sakabanatu ditu

0:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

En Pie plataformak deitutako Kongresuko 'setioaren' erdigunea Neptuno plaza izan da. Protesta baketsuak bi orduko iraupena izan du, baina ekintza liskarrekin amaitu da. Protesta ez da bestetan bezain jendetsua izan. Istiluetan gutxienez 15 lagun atxilotu dituzte eta 14 polizia zauritu dira.

1.200 bat pertsonek deialdiari babesa eman diote. 1.400 bat polizik seguratsuna bermatu eta Diputatuen Kongresua babestu dute. Zenbait kasutan segurtasun perimetroa 300 metrokoa izan da, eta Kongresuaren inguruko kale guztiak itxi dituzte.

Manifestariak botilak eta bengalak botatzen hasi dira Neptunon, eta Polizia Nazionalak karga egin du. Istiluak 20:30 aldera hasi dira San Jeronimoko hesiaren aurrean. Dozenaka manifestarik polizien aurka objektuak bota dituzte. Poliziek kaskoak eta ezkutuak jarri eta hesiak gurutzatu dituzte manifestaldia desegiteko. Polizia bat zauritu da liskarretan.

Ehunka pertsona bildu dira Kongresuko 'setioan'. En Pie plataformak Kongresuan mugagabeko "setioa" egiteko deia egin ondoren, Poliziak segurtasun neurri handiak jarri ditu eta 15 lagun atxilotu ditu, horietako bat, adingabekoa. Gainera, Kongresuko sarrerak itxita daude ibilgailuentzat eta oinezkoentzat.

16:30ean, hogei istiluetarako ibilgailu zeuden Carrera de San Jeronimo kalean, istiluak gertatuko balira ere.

17:00etan hiru manifestazio abiatu behar ziren Kongresurantz, Puerta de Alcalatik, Atochatik eta Soletik, baina azkenean manifestazio horiek bertan behera gelditu dira eta jendea Neptuno plazara joan da zuzenean, Efek jakinarazi duenez.

Parte-hartzaileek Mariano Rajoyren Gobernuaren aurkako leloak oihu egin dituzte.

Poliziak Bukaneros Rayo Vallecanoko jarraitzaileen taldeko kide bat atxilotu du protestan, Poliziako Zuzendaritza Nagusiak jakitera eman duenez.

Gizona Alcala kalean atxilotu dute. Antza denez, atxiloketaren unean labana bat zeraman.

Kongresua protestak

Kongresua protestak

Neptuno. EFE

Kongresuan, bitartean, normaltasuna izan da nagusi; izan ere, ez da Parlamentuko jarduera ofizialik egon.

Hala ere, kazetari ugari bildu dira Kongresuko inguruetan, zer gertatuko zen zain.

Jesus Posada Kongresuko presidenteak ohartarazi duenez, Parlamentuari "eraso" egitea oso "larria" da demokraziarentzat eta egileentzat "ondorioak" izan ditzakeela gaineratu du.

Gutxienez 15 atxiloketa

Kongresuko 'setioa' hasi baino lehen, Espainiako Poliziak gutxienez 15 pertsona atxilotu ditu, deialdi horren harira.

Lehen atxiloketak goizaldean egin dituzte, Madrilen: lau pertsona atzeman dituzte, suteak piztu nahi izatea leporatuta, Barne Ministerioak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.

Kongresua protestak

Kongresua protestak

Protestak. EFE

Aipatu iturriak azaldu duenez, banketxe baten sukurtsala erretzera zihoazenean atxilotu dituzte ustez talde anarkistetako kideak diren lau lagunak. Era berean, zortzi bengala, lau petardo eta bi gasolina ontzi atzeman omen dizkiete.

Ondoren, Poliziak 11 pertsona atxilotu ditu Madrilgo Unibertsitatearen Zientzia Politikoen fakultatean. Barne Ministerioaren arabera, atzemandakoek makilak eta kaputxak zituzten, eta gehienak agenteei aurre egiteagatik hartu dituzte atxilo.

M-15 mugimenduak ez du bat egin

M-15 mugimenduari lotutako hainbat taldek ez dute bat egin protestarekin, En Pie plataformak indarkeria erabiltzeko deia egin duelako.

Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH) ere errefusatu egin du deialdian parte hartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea