Gizartea -
Azpeitian
Hainbat lagun zauritu dira Burdinbidearen Euskal Museoko istripuan
Gutxienez 14 lagun zauritu dira, eta erietxera eraman behar izan dituzte zauriak, kolpeak eta ebakiak baitituzte.
Erredakzioa
Gutxienez 14 lagun zauritu dira Burdinbidearen Euskal Museoan gertatu den istripu batean, tartean adingabeko bat. Hala ere, Museoko iturriek Euskadi Irratiari jakinarazi diotenez, ez da ezer larririk gertatu.
Istripua, Burdinbidearen Museoan bertan izan da 13:30etan, trena Lasaotik zetorrela. Beste bagoi baten kontra jo du trenak, eta kolpe horren ondorioz zauritu dira barruan zihoazen bidaiariak, 35 inguru.
Zazpi pertsona erietxera eraman dituzte eta beste hiru lagun euren kabuz joan dira bertara, Arrasateko, Txagorritxuko eta Gurutzetako erietxeetara, hain zuzen; izan ere, zaurituetako gehienak bizkaitarrak dira.
Museoko iturriek jakinarazi dutenez, Museoa zabalik egongo da, baina asteburu osoan ez dute tren bidaiarik egingo