Gizartea -
Trafiko
Lau gazte zauritu dira Lemoan ibilgailua ibaira erorita
Istripua igande honetako 02:00ak aldera jazo da, BI-635 errepidean, Lemoa parean. Ibilgailua errepidetik atera eta 10 metroko sakonera duen malda batetik behera erori da.
Erredakzioa
Lau gazte zauritu dira igande honetan Lemoan (Bizkaia) ibilgailua ibaira erori ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Istripua igande honetako 02:00ak aldera jazo da, BI-635 errepidean, Lemoan.
Renault Clio ibilgailua errepidetik atera da Agarre auzoa parean, eta 10 metroko sakonera duen malda batetik behera erori ostean, Ibaizabal ibaira jausi da.
Ibilgailuan zeuden 17 eta 20 urte bitarteko lau gazteak arin zauritu dira, ondorioz, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea