Gizartea -

Arazoak larruazalean

Tetrazepama duten botikak merkatutik kentzea gomendatu dute

Tetrazepama giharrak erlaxatzeko eta kontrakturetako mina kentzeko erabiltzen da, bereziki bizkarreko eta lepoko mina kentzeko. Botiketan Myolastan izenarekin saltzen da.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tetrazepama duten botika guztiak merkatutik kentzea gomendatu du Europako Sendagaien Agentziak (EMA), larruazalean erreakzioak sor ditzakeelako, erakunde horrek gaur jakitera eman duenez.

Tetrazepama giharrak erlaxatzeko eta kontrakturetako mina kentzeko erabiltzen da, bereziki bizkarreko eta lepoko mina kentzeko. Botiketan Myolastan izenarekin saltzen da.

Sendagaien Arriskuak Ebaluatzeko Batzordearen (PRAC) kontrako txosten bat jaso eta gero, EMAko Europako Lankidetza Taldeak (CMDh) produktuak aztertu ditu.

EBko lurralde osoan erabaki bat hartzeko erabakiaren berri eman dio EMAk Europako Batzordeari.

Onurak ez dira arriskuak baino gehiago

Sendagaiaren onurak kontsumoaren arriskuak baino gehiago ez direla azaldu du EMAk.

Botikak larruazalean erreakzio larriak sortu dituela ohartarazi zuten Frantziako agintariek. Ondorioz, ikerketa abian jartzea erabaki zuten.

Antza denez, sendagaiak Stevens-Johnson izeneko sindromea eragin dezake, baita eritema eta negala ere.

Tetrazepama larruazalean erreakzioak sor ditzakeela erabaki du PRACek, EMAk azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Sendagaiak Farmaziak