Gizartea -

Jaen

SATek egunero okupazioak egingo ditu 3.000 tona olibarengatik

200 jornalarik Beda eta Baeza inguruan, Jaenen, olibadi lursail bat hartu dute behin-behinean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200 jornalarik, Langileen Andaluziako Sindikatuaren (SAT) arabera, Beda eta Baeza inguruan, Jaenen, olibadi lursail bat hartu dute behin-behinean, eta egunero bertara joango dira, "3.000 tona" oliba uzta biltzen laguntzeko. Produktu horren datorren kanpaina azaroan hasiko da.

Andres Bodalo SATeko idazkariak azaldu duenez, okupazioa asteazken honetan izan da, 10:00etatik 14:00etara, eta bertan polizia asko egon badira ere, "ez da istilurik izan".

Bodalok adierazi duenez, 580 hektarea ditu oliba lursailak eta finantza erakunde bat da horren jabea, halere, orain inorrek ez duela erabiltzen gaineratu du, eta horregatik erabaki dutela "egunero" okupatzea, "garbitzeko eta lurra lantzeko".

"3.000 tona oliba" produzitzeko helburua lortzeko, SATek "mila pertsonari" lanpostua eman nahi die, kopuru hori delako beharrezkoa ikusten dutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea