Gizartea -
Sutearen ostean
Bermeok festa bat egin du kaltetuentzako dirua biltzeko
Festa herriko alde zaharrean izan da, suteak hiru etxebizitza erortzea eta 35 familia baino gehiagok etxea uztea eragin zuen lekuan.
Erredakzioa
Bermeoko ostalariek eta motoen Euskadiko zaleek festa bat antolatu dute asteazken honetan herrian, apirilaren 11n izandako sutearen ondorioz kalteak jaso zituztenei laguntzeko dirua biltzeko.
Festa herriko parte zaharrean izan da, suteak hiru etxebizitza erortzea eta 35 familia baino gehiagok etxea uztea eragin zuen lekuan.
Festan rock talde batzuek parte hartu dute, Goiko plazan, besteak beste, honako hauek: Sealed Roomek, Ingumak, Snatzenek, Norezek eta Unholy Coversek.
Tabernetan, itsulapikoak jarri dituzte, eta pintxoak euro batera eskaini dira. Horren dirua sutean kaltetutakoek jasoko dute.
Sara Alvarez kaltetuen elkarteko bozeramailea festarekin pozik azaldu da: "Herriak guztiz parte hartzen duela ikusita, hunkitu egiten zara".