Gizartea -

Gertaera

Gipuzkoar batek 'Internazionala' abestu du biluzik Guggenheim museoan

Ertzaintzak espediente administratiboa ireki dio, desordena publikoa egotzita. Halaber, isuna ordaindu beharko du.

Gizon batek "Internazionala" abestu zuen biluzik Guggenheim museoan. Argazkia: EiTB
Gizon batek "Internazionala" abestu zuen biluzik Guggenheim museoan.
Gizon batek "Internazionala" abestu zuen biluzik Guggenheim museoan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko gizonezko gipuzkoar bat gerritik behera biluztu zen atzo Bilboko Guggenheim museoan, eta "Internazionala" abestu zuen.

Antza denez, 14:00ak inguruan jazo zen gertaera, Richard Serra artista estatubatuarraren eskulturak erakusgai dauden Fish aretoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Beasaingo bizilagunak galtzak eta galtzontziloak jaitsi zituen, eta abesteari ekin zion, eta harekin zeuden bizpahiru lagunek guztia grabatu zuten.

Ertzaintzak horren berri jasotakoan, patruila bat bertaratu zen, arropa janztera behartu zuen, eta, identifikatu ostean, museotik irteteko gonbita egin zion.

Espedientea ireki diote, desordena publikoa egotzita, eta isuna ordaindu beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Guggenheim museoa