Gizartea -

Gertakaria

Lapurreta egin dute Karrantzako BBKren bulegoan

Dirudienez, bi lapurrek bi langileei arma batez mehatxu egin diete, eta, lotu ostean, bulegoan zegoen diru guztia hartu eta ihes egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezko Karrantzako (Bizkaia) BBKren bulegoan sartu dira, gaur goizean, eta bertan zeuden bi langileak lotu dituzte, Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Gertakaria 08:00etan izan da, bulegoa ireki dutenean, eta ez da zauriturik izan.

Dirudienez, bi lapurrek bi langileei arma batez mehatxu egin diete, eta, lotu ostean, bulegoan zegoen diru guztia hartu eta ihes egin dute.

Ordu erdi geroago, beste langile bat heldu da bulegora, eta horrek ohartarazi du Ertzaintza..

Ertzaintzak egileak topatzeko ikerketa hasi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Kutxabank Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Lapurretak azken ordukoa Enkartazioak gaur