Gizartea -

Alkohol maila laukoiztu du

Miguel Angel Rodriguezek barkamena eskatu du edanda gidatzeagatik

"Ordu latz hauetan barkamena eskatu beharra daukat, atzo kaltetu nituen hiru autoen jabeei eta baita gizarteari ere, eman dudan eredu txarragatik'', idatzi du Twitterren.

Miguel Angel Rodriguez PPren Gobernuko bozeramaile ohia. EFE (Artxiboko irudia)
Miguel Angel Rodriguez PPren Gobernuko bozeramaile ohia atxilotuta edanda gidatu eta istripua izanda
Miguel Angel Rodriguez PPren Gobernuko bozeramaile ohia. EFE (Artxiboko irudia)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Rodriguez PPren Gobernuko bozeramaile ohiak barkamena eskatu du Twitteren, ''emandako eredu txarragatik''. Madrilgo Udaltzaingoak Miguel Angel Rodriguez atxilotu du goizaldean, zirkulazio istripu batean egin dioten alkoholemia frogan baimendutako alkohol maila laukoiztea leporatuta.

"Ordu latz hauetan barkamena eskatu beharra daukat, atzo kaltetu nituen hiru autoen jabeei eta baita gizarteari ere, eman dudan eredu txarragatik'', idatzi du Twitterren Jose Maria Aznar Espainiako presidente zen garaian Gobernuko bozeramaile izan zenak.

Ikerketa iturriek jakinarazi dutenez, gertakaria, 01:45ean jazo da Alfonso XIII.a kale inguruan, Retiroko parketik gertu.

Antza denez, PPko Gobernuko bozeramaile ohiaren autoak beste hiru ibilgailuren kontra egin du talka. Udaltzainak istripuaren tokira bertaratu dira eta alkoholemia froga egin diote Rodriguezi. Baimendutako alkohol maila laukoiztu du.

Miguel Angel Rodriguez, kazetaria da izatez, eta Jose Maria Aznarren Gobernuan, 1996 eta 1998 urteen artean, Gobernuko bozeramaile izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea