Gizartea -
Epaiketa
Epaile bati jazarpena egiteagatik gizonezko bat epaituko dute Araban
Arabako Fiskaltzak 6 urteko espetxe-zigorra eskatu du 39 urteko gizonarentzat egun epailea den eskolakide ohi bati jazarpena egitea leporatuta.
Erredakzioa
Arabako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra eskatu du 39 urteko gizonezko batentzat eskolakide ohi bati jazarpena egitea leporatuta (emakumezkoa egun epailea den jakinda ere). Ministerio publikoak hiru urteko kartzelaldia eskatu du epaileari jazarpena egiteagatik, eta beste hiru epailearen amarekin jarrera bera izateagatik.
Jazoera 2000. urtean hasi zen. Akusatuak emakumezkoa deitu zuen "eskolan izandako garaiaren oroimen oso goxoak" zituela esateko (izan ere, emakumeak eta gizonak batera ikasi zuten OHOko 3. mailan). 2007ko amaieran, Gipuzkoako epaitegi batera deitu zuen, eta emakumezkoa bertan lan egiten zuela jakinda, berarekin jarri zen berriro harremanetan.
Hortik aurrera, gizonezkoa deiak egiten hasi zen, emakumezkoak berarekin "harremana izateko asmorik ez" zuela jakinarazi arren. Hasiera batean deiak adeitsuak baziren ere, ondoren "umiliagarri" bihurtu ziren. Jarrera hori 2010era arte mantendu zuen.
Duela hiru urte, epaitegi batek urruntze-agindua ezarri zion gizonezkoari, baina horrek emakumezkoa deitu zuen, berari eta horren amari "bi zaplasteko" emango ziola mehatxatuz.
Gizonezkoaren aurkako epaiketa datorren astean Gasteizko Zigor arloko 2. Epaitegian egingo dute.