Gizartea -

Zaborren bilketa

Hernaniko Udala: 'Atez ateko sistema erabat normalizatu da'

Udaleko arduradunen arabera, atez atekoa sistemarik "eraginkorrena" dela agerian geratu da. "Apustu egokia" izan zela azaltzen dute datuek, erantsi dute.

Atez ateko sistemako edukiontziak. Argazkia: EITB
Atez ateko sistemako edukiontziak.
Hiru urte Hernanin atez atekoa ezarri zutela

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeresan ugari ematen ari da Gipuzkoan zaborraren kudeaketa. Hernaniko bizilagunek hiru urte daramatzate atez ateko sistemarekin, eta ezartzen lehenengotarikoak izan ziren. Hernaniko alkateak balantzea egin eta emaitza "positiboak" lortu direla esan du.

2010eko maiatzaren 9an jarri zen martxan Hernanin atez atekoa. Usurbil izan zen hondakinak gaika, era berean sailkatzeko apustua egin zuen hurrengo herria.

Atez atekoaren inguruan Gipuzkoan dagoen polemikaren inguruan, eurek ere kritikak jaso zituztela, baina urteek "arrazoia eman" dietela adierazi du Hernaniko alkateak.

Prozesu parte-hartzaileak

Lehentasuna birziklatze-tasa % 70-80 artekoa izatea dela esan dute eta ez derrigorrez atez ateko sistema ezartzea. Horregatik, prozesu parte-hartzaileak defendatuko dituztela esan dute, herriz herri akordioak lortuz eta herritarren asmoak aintzat hartuz.

"Herri bakoitzak berezitasun eta behar batzuk ditu eta horiei erantzun behar zaie", EH Bilduren iritziz.

Iñaki Ostolaza eta Joxean Agirre EH Bilduko ordezkariak ohar batean esan dutenez, 2007tik Gipuzkoan ezarri diren atez ateko sistemek % 80tik gorako birziklatze-tasak frogatzen dituzte.

Hala ere, atez ateko bilketa ez dela derrigorrezko eredua berretsi dute. Herri bakoitzari egokitzen zaiona bultzatzeko prest agertu dira, baldin eta aurreikusitako birziklatze tasak lortzen badira.

EH Bilduk begi onez ikusten ditu Legazpin, Zumaian eta Elgetan onartutako erdibideko formulak, betiere lehentasuna  gehiago birziklatzeari ematen bazaio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hernani albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Ingurumena albisteak Birziklatzea