Gizartea -
Istripua Araban
Joseba Larrinaga atleta hil da, auto batek harrapatuta
Atleta paralinpiko ohia bizikletaz zihoan, eta auto batek harrapatu egin du Aramaion (Araba).
Erredakzioa
Aretxabaletako 44 urteko txirrindulari bat hil da astearte honetan, Aramaion (Araba) izan den zirkulazio istripuan. Joseba Larrinaga atleta paralinpiko ohia da hildakoa, Ertzaintzak EiTBri baieztatu dionez.
Ezbeharra 18:00etan izan da, A-2620 errepidean. Autoa beste ibilgailu bat aurreratzen ari zen, eta, oraindik nola ez dakitela, txirrindularia harrapatu du. Istripuaren ondorioz, bertan hil da Larrinaga, eta bertaratutako larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.
19:30ean, erabat itxita zegoen A-2620 errepidea, Aramaion.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea