Gizartea -

Zabor bilketa

Bilduk atez atekoaren aurka egin du Azpeitiko Udalean

Azpeitiko Udalak (Bilduk gehiengo osoa du bertan) edukiontzien sistemaren alde egingo du.

Atez ateko sistemaren edukiontziak, Lezon (Gipuzkoa). EiTB
Atez ateko sistemaren edukiontziak, Lezon (Gipuzkoa). EiTB
Atez ateko sistemaren edukiontziak, Lezon (Gipuzkoa). EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpeitiko Udalak (Bilduk gehiengo osoa du bertan) errefusatu egin du 'atez atekoa', eta edukiontzien sistema erabiliko du hondakinak bildu eta birziklatzeko, Noticias taldeko egunkariek jakinarazi dutenez.

Lehen aldia da koalizio abertzaleak atez atekoari uko egin diona. Azken asteetan, hondakinak biltzeko sistema horrek polemika piztu du hainbat lekutan, Legazpin, kasu. Herri horretan, herritar gehienak atez atekoaren aurka agertu dira, galdeketa batean.

Azpeitiko Udalaren ustez, edukiontzien sistemarekin posible da zaborren % 70 birziklatzea. Izan ere, birziklatzea derrigorrezkoa bihurtuko du auzokide guztientzat.

Atzo, EH Bilduk ukatu egin zuen bere helburua atez atekoa inposatzea dela, eta zaborren % 70-80 birziklatzea ahalbidetzen duen edozen "alternatiba"ren alde agertuko dela erantsi zuen.

EAJren ustez, baina, argudio hori "barregarria" da, eta atzera egiteko kausa atez atekoaren aurka sortutako "mobilizazio handia" izan dela esan du.

Koalizio abertzaleak "polemika antzuak" alboratzeko, eta "herriz herri" akordioak lortzeko deia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azpeitia berriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hondakinen berrerabilpena Ekologia gaur EH Bildu Bizkaia