Gizartea -
Valentzian
3 adingabe atxilotuta, haur batekin bideo sexuala grabatzea egotzita
Halaber, adinez nagusia den laugarren lagun bat atxilotu dute, eta kartzelan dago dagoeneko.
Erredakzioa
Poliziak lau lagun atxilotu ditu, hiru adingabe eta adin nagusiko bat, haur batekin sexu kutsuko bideo bat grabatzea egotzita. Antza denez, eskatutakoari uko eginez gero, grabatutako irudiak publiko egitearekin mehatxu egin zioten haurrari.
Poliziak jakinarazi duenez, zaharrena kartzelan sartu dute, baina ez dute zehaztu zein kargu egotziko dizkioten.
Gainerako atxilotuei dagokienez, horietako bat adingabeen zentro batean dago beste delitu bat dela medio. Beste bi atxilotuek Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratuko dute gaur.
Valentziako Torrent herriko polizia etxeak egin ditu atxiloketok, eta, oraingoz, ez dute kasuaren gaineko xehetasun gehiago eman, tartean adingabeak daudelako.