Gizartea -

Murrizketak Osakidetzan

Basurtuko ospitaleko langileek itxialdia hasi dute murrizketen kontra

07:00etan hasi dute itxialdia, ospitaleko kanpo kontsulten gunean, eta bihar eguerdira arte luzatuko da.

Itxialdia egingo dute gaur eta bihar Basurtoko ospitalean. Argazkia: EFE
Itxialdia egingo dute gaur eta bihar Basurtoko ospitalean.
Basurtuko ospitaleko langileek itxialdia hasi dute, murrizketen kontra

0:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko ospitaleko enpresa batzordeak itxialdia egingo du gaur eta bihar, ospitalean bertan, Osakidetzako murrizketen kontra eta Euskal Osasun Zerbitzuko arduradunen jarreraren kontra, ELAk jakinarazi duenez. Enpresa batzordeko kideez gain, langileek ere hartuko dute parte itxialdian.

Osasun arloan ordezkaritza duten sindikatu guztiek egin dute bat protesta ekitaldiarekin: Satse, CCOO, ELA, SME, LAB, SAE, UGT eta USO. Gainera, Osakidetzako murrizketen kontra ekainean hasi zituzten protesta ekitaldien baitan kokatu behar da itxialdia.

07:00etan hasi dute itxialdia, Basurtuko ospitaleko kanpo kontsulten gunean, eta bihar eguerdira arte luzatuko da. Itxialdia amaitutakoan, kontzentrazioa egingo dute langileek, eta, segidan, manifestazioa.

Isabel Villares enpresa batzordeko bozeramaileak jakinarazi duenez, Basurtuko ospitaleko zuzendaritzak ohartarazi die ezin dutela ospitalean bertan egin itxialdia, eta Ertzaintzari dei egingo dietela langileak bertatik irtenarazteko.

Bestalde, Satse sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko Jon Serrano kideak adierazi duenez, osasun arloan egiten ari diren murrizketak salatu nahi dituzte. "Udatik, Madrildik eta Eusko Jaurlaritzatik inposatzen diren murrizketen kontra hainbat protesta ekitaldi egin ditugu", gaineratu du. Azaldu duenez, ez dute baztertzen protesta ekitaldi gehiago egitea, "Osakidetzak ez du negoziatzeko inolako asmorik eta dena dekretu bidez inposatzen du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea