Gizartea -

65 urte zituela

Constantino Romero aurkezlea hil da

Aktore eta esatari ospetsuak erretiroa hartu zuen 2012ko abenduan, 47 urteko ibilbide oparoa egin ostean.

65 urte zituela hil da aurkezlea. Argazkia: EFE
65 urte zituela hil da aurkezlea. Argazkia: EFE
Constantino Romero aurkezlea hil da

0:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Constantino Romero aurkezlea hil da Bartzelonan, 65 urte zituela.

Hainbat telebista-saioei esker ospe handia lortu zuen Romerok (Albacete, 1947), tartean, 'La parodia nacional'. Gazte zenean, irratian hasi zen lan egiten, eta zinema-bikoizketan ibilbide luzea izan zuen. Izan ere, zinemako pertsonai esanguratsuei ahotsa jarri die, esaterako, 'Stars Wars' filmeetako Darth Vader, Terminator, Clint Eastwood edo Arnold Schwarzenegger.

Esatari eta aktore ospetsuak erretiroa hartu zuen 2012ko abenduan, berak Twitterren bidez zabaldu zuenez. "Eskerrik asko erakutsitako beroagatik. 47 urteko ibilbidea izan da, bizitza osoa. Irratia, telebista, antzerkia, zinema-bikoizketa. Merezi du. Besarkada. That´s all!", idatzi zuen abenduaren 12an. Maiatzaren 5ean idatzi zuen azken mezua sare sozial honetan.

Romerok hainbat sari jaso zituen, tartean, 1999an Urrezko Antena, eta bi TP sariak 'La parodia nacional' eta 'Alta Tensión' telebista-saioengatik (1996an eta 1999an, hurrenez hurren).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea