Gizartea -

Auzitegi Nazionalean

Gizon bat epaituko dute Zarzuelaren aurka egitea ETAri eskatzeagatik

Auzitegi Nazionalak Interneteko erabiltzaile bat epaituko du datorren ostegunetik aurrera, Zarzuela Jauregian bonba bat jartzea ETAri Facebooken bidez eskatzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak gizonezko bat epaituko du datorren ostegunetik aurrera, Zarzuela Jauregian 100 kiloko bonba bat jartzea ETAri Facebooken bidez eskatzeagatik. Halaber, Interneteko erabiltzaile horrek hainbat alditan Errege-familia iraindu zuen.

Terrorismoaren goraipamena egotzita, urtebeteko espetxe-zigorra eskatu du akusatuarentzat Fernando Burgos fiskalak. Horren esanetan, gizonezkoak zabaldutako mezuak "ETA erakunde terroristaren eta indarkeria terroristaren goraipamena dakar".

2012ko urtarrilaren 3an eta 4ean akusatuak honako mezua idatzi zuen Facebooken: "Nahiago nuke ETAk bonba gehiago jarriko balitu, ergel halakoak, gora ETA eta terrorismoa". Halaber, "lapur"tzat eta "astapotro"tzat jo zituen Errege-familia. Gainera, eztandak ikusgai ziren erregearen eta horren senitarkoren argazkiak ere jarri zituen sare sozial horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea