Gizartea -

Hondarribitarra

Euskal arrantzale batek idatzi zuen Ipar Amerikako agiririk zaharrena

Hondarribiako arrantzale batek bere testamentua egin zuen 1563an, Mexikoko iparraldean, Michael Barkham Huxley Cambridgeko Unibertsitateko historialariak jakitera eman duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michael Barkham Huxley Cambridgeko Unibertsitateko historialariak Ipar Amerikako idazkirik zaharrena aurkitu du, Hondarribiako (Gipuzkoa) arrantzale baten testamentua. Arrantzalea Terranovan hil zen eta agiria 1563koa da.

Azken 30 urteetan euskal eta espainiar artxiboetan ikertu du Barkhamek, konkretuki XVI. eta XVII. mendeetako euskal itsasgizonen inguruan lan egiteko.

Aurkezpena gaur egin dute ikertzaileak eta Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak Hondarribiako San Pedro Arrantzale Kofradian.

Testamentuak bi orrialde dituela azaldu du Barkhamek, eta "Ipar Amerikako agiririk zaharrena" dela baieztatu du.

Egilea arrantzalea zela esan du, Maria del Juncal ontziko despentsaria hain zuzen ere. Idazkiari 1563ko maiatzaren 15ean data jarri zioten, ondorioz, asteazken honetan 450 urte beteko ditu. "Aurkikuntza mota hauen garrantzia" azpimarratu du Sagarzazuk; izan ere, "euskal arrantzaleen balio handiko altxor bat da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hondarribia bideoak Arkeologia albisteak