Gizartea -
Europa mailako kanpaina
Greenpeaceren ontzia Bilbon da, arrantza jasangarria bultzatzeko
Itsas Museoaren ondoan izango da ikusgai, hilaren 18ra arte.
Erredakzioa
Greenpeaceren ontzia Bilbora heldu da asteazken honetan. Arrantza jasangarria babesteko porturik portu dabil, eta, Europako sei herrialdetako uretan aldarrikapenak egin ondoren, Bilbon porturatu da "Artic sunrise".
Itsas Museoaren parean izango da ontzia, hilaren 18ra arte, Greenpeacek ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Helburua Europako Arrantza Politikaren erreforma aldarrikatzea da, arrantza jasangarriago baten alde. Greenpeaceren arabera, euskal arrantzale gehienek egun arrantza jasangarria egiten dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea