Gizartea -

Ezbeharra Gipuzkoan

17 urteko gazte hil da Errezilen, furgoneta batekin talka eginda

Istripua GI-2634 errepidean gertatu da. Errepidea itxi eta zirkulazioa Urraki mendatetik desbideratu behar izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko motor-gidari bat hil da arratsaldean, Errezilen (Gipuzkoa), furgoneta baten kontra talka egin eta gero. Hildakoa Errezilen bizi zen, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua GI-2634 errepidean gertatu da 19:15 aldera. Ordubete geroago motorzalearen heriotza baieztatu dute, suspertzeko saiakerek kale egin ostean.

Errepidea itxi eta zirkulazioa Urraki mendatetik desbideratu behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea