Gizartea -
Zabor-bilketa
Bilduk eta PSE-EEk Donostian bosgarren edukiontzia jartzea adostu dute
2016rako zaborraren % 60 birziklatzea izango da helburua, eta edukiontziak txipa izango du, baina ez da derrigorrezkoa izango erabiltzea.
Erredakzioa
Bilduk eta PSE-EEk Donostian bosgarren edukiontzia jartzea adostu dute, 2016rako % 60ko birziklapen maila lortzeko.
Edukiontzi marroia erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango, baina organikoa bereizten duenak gutxiago ordainduko du zabor tasa. Erabilera kontrolatzeko, edukiontziak txipa izango du.
Ez da izango, ordea, zabor-poltsak identifikatzeko sistemarik eta, beraz, ezingo da kontrolatu erabilera egokia ote den. Dena den, 2015eko amaieran sistemaren ebaluazioa egin eta, helburua ez bada lortu, neurri zuzentzaileak hartuko dira.
Ernesto Gasco PSE-EEren bozeramaileak azpimarratu du atez atekoa ez jartzea lortu dutela. Bilduk, berriz, birziklapen maila batera iristeko helburu bat finkatu dutela goraipatu du.