Gizartea -
Epaiketa azkarra
Miguel Angel Rodriguezen kontrako epaiketa, edanda gidatzeagatik
Maiatzaren 3an atxilotu zuten, alkoholemia frogan baimendutako alkohol maila laukoiztea leporatuta.
Erredakzioa
Miguel Angel Rodriguez Jose Maria Aznarren Gobernuko bozeramaile ohiak Madrilgo 8. zenbakiko zigor arloko epailearen galderei erantzun beharko die astelehen honetan, mozkortuta gidatzeagatik. Bide segurtasunaren kontrako delitua egotzi diote, iturri judizialek jakinarazi dutenez.
Madrilgo Udaltzaingoak maiatzaren 3an atxilotu zuen, zirkulazio istripu batean egin zioten alholohemia frogan baimendutako alkohol maila laukoizteagatik.
Atxilotu ostean, Madrilgo Udaltzaingoaren Trafiko sailera eraman zuten, eta libre geratu zen, karguekin, epaiketaren zain.
Libre geratu ostean, PPren Gobernuko bozeramaile ohiak barkamena eskatu zuen Twitteren, ''emandako eredu txarragatik''. "Ordu latz hauetan barkamena eskatu beharra daukat, atzo kaltetu nituen hiru autoen jabeei eta baita gizarteari ere, eman dudan eredu txarragatik", idatzi zuen aipaturiko sare sozialean.