Gizartea -

Eskandalua

Samina Herbehereetan, tratu txarrak jasan zituzten bi haur hil baitira

Gizarte zerbitzuak 9 eta 7 urteko bi mutikoen egoera aztertzen ari ziren, izan ere, aitarengandik tratu txarrak jaso zituztela zioten hainbat salaketa zeuden jarrita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herbehereetako agintariek 9 eta 7 urteko bi anaia hil direla baieztatu dute, gizarte zerbitzuetako langileak, hain zuzen,  bi mutiko horien egoera aztertzen ari ziren aitarengandik tratu txarrak jasan zituztela zioten hainbat salaketa baitzeuden jarrita.

Haurrak maiatzaren 7an desagertu ziren eta gorpuak Cothengo dikean aurkitu zituzten, Utrechtik gertu dagoen herri batean.

Haurrak desagertu eta gutxira aitak bere buruaz beste egin zuen, baina Herbehereetako hedabideek argitaratu dutenez, bi gertakarien arteko lotura oraindik frogatu gabe dago.

Bi mutikoen ama 2009an joan zen lehen aldiz gizarte zerbitzuetara aitak seme zaharenari tratu txarrak eman zizkiola salatzeko eta kasua zuhurtziaz aztertzeko erregutu zien, senar ohiak hedabideetan zalaparta sortzearekin mehatxu egin ziola esanez.

2012ko irailean, ikerketa hasi zuten familian eta 2013ko urtarrilean, amak, beste salaketa bat ipini zuen.

Adingabeen babeserako zerbitzuek joan den apirilaren 22an haurrak harrera zentro batera joan behar zutela esan zioten familiari eta gurasoekin gai horren inguruan eztabaidatzeko bilera antolatu zuten. Aitak ezin izango zela joan azaldu zuen, maiatzaren 7ra atzeratu zuten batzarra eta egun horretan hilda aurkitu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea