Gizartea -
Gripea
Kataluniako oilategi batean hegazti-gripea atzeman dute
Gaitzaren maila oso baxua dela esan dute, baina hala ere animalia guztiak hil dituzte eta abeletxea desinfektatu dute.
Erredakzioa
Kataluniako oilo-haztegi batean H7N1 birusa, hau da, hegazti-gripea atzeman dutela adierazi du bertako Gobernuak. Ondorioz, animaliak hil behar izan dituztela jakinarazi dute.
Gripe agerraldia maiatzaren 14an atzeman zuten hegaztien osasuna zaintzeko planari esker. Hala ere, gaitzaren maila baxua dela nabarmendu du Kataluniako Gobernuko Nekazaritza Sailak bere webgunean kaleratu duen txosten batean.
Birus honek hegaztiei eragiten die, eta oso zaila da gizakiei transmititzea. 13.000 oilo dituen abeltxe bati eragin dio, eta sintomak horrelako kasuetarako aurreikusitako neurriak martxan jarri eta bi egunera desagertu zirela gaineratu dute.