Gizartea -

Gertakaria

Donostiar bat atxilotu dute emaztea hiltzeko sikarioa kontratatzearren

Esquadra Mossoek atxilotu dute Tarragonan, eta dagoeneko kartzelan dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek enpresari donostiar bat atxilotu dute emazte ohiari 600.000 euro lapurtzeko sikario batzuk kontratatzea leporatuta. Poliziaren arabera, gizonak emazte ohia eta seme-alabak hiltzeko agindua eman zien sikarioei, beharrezkoa zela ikusiz gero.

Mossoek gaineratu dutenez, 66 urteko enpresariarekin batera, 52 urteko gizonezko bat atxilotu dute, ustezko sikarioa.

Tarragonan eta Vila-secan izan ziren atxiloketak, maiatzaren 16an, eta hiru delitu saiakera leporatzen dizkiete: legez kanpoko atxiloketa, indarkeriazko lapurreta eta hilketa.

Dirudienez, enpresarioa egoera ekonomiko txarrean dago, eta ustez emazte ohiaren etxean gordeta dauden 600.000 euroak lapurtzea zen helburua.

Nahiz eta lapurreta izan helburu nagusia, enpresarioak emazte ohia eta seme-alabak hiltzeko agindua eman omen zien sikarioei, beharrezkoa ikusten bazuten.

Gero, gizonak Frantziara joatea eta handik Brasilera ihes egitea pentsatzen zuen.

Atxilotuak epailearen aurretik pasa ziren maiatzaren 18an eta handik kartzelara eraman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea