Gizartea -
Bizkaia
Mallabiko hilketagatik akusatuta dagoen emakumea errudun jo dute
Emakumea homizidioagatik jo du errudun herri epaimahai batek. 2012an Mallabin 68 urteko gizon bat hiltzeagatik akusatuta dago, hilketa berak egin zuela aitortu zuen.
Erredakzioa
Herri epaimahai batek errudun jo du 2012an Mallabin gizon bat hiltzeagatik akusatuta dagoen emakumea, homizidioa egotzita.
Akusatuak, 48 urteko emakumeak, hilketa berak egin zuela aitortu zuen.
Epaiketaren azken saioan, astelehenean, Fiskaltzak 18 urtetik 15era jaitsi zuen kartzela zigorraren eskaera hilketa delitua beharrean homizidioa egotzita.
Saio horretan akusatuak hildakoaren familiakoei barkamena eskatu zien eta "oraindik zergatik egin zuen ulertu ezinik" jarraitzen duela adierazi zuen.
Defentsaren ustez, emakumeari ezin zaio heriotza horregatik erantzukizun penalik egotzi, nortasunaren desoreka diagnostikatu ziotela argudiatuta, eta hilketaren unean "kontrola galduta" zegoela iritzi dio.
Fiskalak, berriz, Guillermo Portero auzitegi psikiatraren txostena izan du kontuan. Txosten horretan, alegia, akusatuak gaitasun erreflexiboarekin jardun zuela dio, Bilboko bere etxetik atera eta Mallabiara joan zen arte egin behar zuena nola egin pentsatzeko "denbora asko" izan zuela azpimarratuz.