Gizartea -

Kalitate-ziurtagiria

Bizkaiko lau hondartzak eta Zumaiako portuak Bandera Urdina lortu dute

Euskal Herriko udalerri gehienek ez dute ziurtagiri hori lortzeko eskaririk aurkezten, eta aurten hautagaitza aurkeztu duten guztiek jaso dute.

Getxoko Ereaga hondartzak Bandera Urdina eskuratu du. Argazkia: EFE
Getxoko Ereaga hondartzak Bandera Urdina eskuratu du.
Getxoko Ereaga hondartzak Bandera Urdina eskuratu du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Ereaga, Gorrondatxe eta Arrigunaga hondartzak eta Eako hondartzak Bandera Urdina lortu dute. Halaber, kirol-portuen atalean Bandera Urdina eskuratu du Zumaiakoak.

Euskal kostaldeko udal gehienak 2007tik buru-belarri ari dira lanean ingurumen-ziurtagiriak lortzeko: ISO 9001, ISO 14001 edota EMAS Europako ziurtagiria. Hala ere, gehienek ez dute Bandera Urdina lortzeko eskaririk aurkeztu.

ADEAC elkartearen arabera, Bandera Urdina lortzeko eskaera egin duten Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri guztiek eskuratu dute ziurtagiria.

Bandera Urdina nazioarteko kalitate-ziurtagiri bat da, eta, besteak beste, irisgarritasuna, uraren kalitate ona eta garbitasuna aitortzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo argazkiak Azken ordukoa Bizkaia EAE Euskal Kostaldea Zumaia Ekologia azken ordukoa Arrigunaga hondartza Ereaga hondartza