Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekide ohia hiltzea egotzita
Krimena burutu ostean Poliziari deitu dio bere burua entregatzeko. Gertakariaren unean bikotearen semea etxebizitzan zegoen.
Erredakzioa
Gizonezko batek bikotekide ohia hil du gaur goizaldean Santanderren eta ondoren Poliziari deitu dio bere burua entregatzeko.
Santanderreko Udaltzaingoak azaldu duenez, ustezko hiltzaileak 37 urte ditu eta biktimak 30. Bikotekide ohia itota hil du. Polizia bertaratu denean, gizonezkoa zain zegoen.
Gertakariaren unean, bikotearen semea etxean zegoen eta orain gizarte zerbitzuetako langileek hartu dute hura zaintzeko ardura.
Urtea hasi zenetik 22 emakume hil dituzte Estatuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea