Gizartea -
Hotel batean
Poliziak jai bat itxi du Granadan edukiera laukoizteagatik
Hotelak 900 lagunentzako sarrerak saldu zituen, baina bertan 4.000tik gora bildu dira. Ondorioz, "arrisku argia" zegoenez, Poliziak lekua jendez hustu du.
Erredakzioa
Granadako Polizia Nazionalak hotel batean egitear ziren jai bat itxi du larunbat arratsaldean, edukiera laukoiztegatik. Hotelak 900 lagunentzako sarrerak saldu zituen, baina bertan 4.000tik gora bildu dira. Ondorioz, "arrisku argia" zegoenez, Poliziak hotela itxi eta jendez hustu du. Halaber, A-92 errepideko errail bat itxi dute, 7. kilometroan, jende pilaketaren ondorioz.
Guardia Zibileko, Udaltzaingoko eta Polizia Nazionaleko hainbat patruila bertaratu dira hotela eta inguruko zonaldeak husteko, jende andana bertan bildu delako, eta horietako asko alkoholaren menpe daude.
Granadako Unibertsateko fakultate bateko ikasleek antolatutako jaia izan da.