Gizartea -

Asteazkenean

Abisu horia 4 metroko olatuengatik

Eguraldiak okerrera egingo du eta asteazkenean ezegonkortasun handiagoa izango dugu, zaparrada mardulekin.

Olatuak Donostiako Paseo Berrian.
Olatuak Donostiako Paseo Berrian.
Olatuak Donostiako Paseo Berrian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du asteazken honetarako, hilak 29, 4 metroko olatuak izan daitezkeelako.

Egun osoan zehar eutsiko diote abisuari, nahiz eta olatu handienak eguerdirako espero diren. Ipar-ekialdeko hondoko itsasoak 3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu eta olatuen altuera adierazgarria 3,5 eta 4 metro artekoa izan daiteke.

Asteazkenean zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu. Ezegonkortasuna, aurreko egunetan baino handiagoa izango da, bereziki arratsaldean, eta orduan trumoi-ekaitza eta zaparrada mardulak bota ditzake.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea