Gizartea -

Farmaziak

Botiken koordainketa uztailaren hasieran ezarriko dute, Euskadin

Mariano Rajoyren Gobernuak bultzatutako neurria iragan uztailetik indarrean dago Espainia osoan, eta Euskadi koordainketa aplikatuko duen azken erkidegoa izango da.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botiken koordainketa uztailaren hasieran hasiko da aplikatzen EAEn. Ondorioz, Euskadiko bizilagunak botikak ordaintzen hasiko dira bakoitzaren errentaren arabera. Erretiratuek eta diru-laguntzarik gabe geratu diren langabeek ez dute ordaindu beharko.

Mariano Rajoyren Gobernuak bultzatutako neurria iragan uztailetik indarrean dago Espainia osoan, eta Euskadi koordainketa aplikatuko duen azken erkidegoa izango da.

Patxi Lopezen Exekutiboak koordainketa bertan behera uzteko dekretua onartu zuen, baina Auzitegi Konstituzionalak araua atzera bota zuen iragan uztailean.

Hala ere, Eusko Jaurlaritza sozialistak ez zuen Justiziaren erabakia onartu, eta koordainketa aplikatu gabe jarraitu zuen.

Zerbitzu juridikoen iritzia ezagutu ostean, Iñigo Urkulluren (EAJ) Exekutiboak koordainketa ezarri behar dutela onartu du.

Errentaren arabera

Horrela, Euskadiko bizilagunek sendagaiak errentaren arabera ordainduko dituzte aurrerantzean. Botiken kostuaren % 40 ordaindu da orain arte.

18.000 euroko errenta gainditzen duten langileek % 50 ordainduko dute, eta muga horren azpitik direnek % 40 ordaintzen jarraituko dute. 100.000 euroko errentak dituztenek botiken % 60 ordainduko dute.

Pentsiodunek erregimen ezberdina izango dute; izan ere, sendagaien salneurriaren % 10 ordainduko dute.

Gutxieneko errenta jasotzen duten herritarrak eta prestaziorik ez duten langabeak salbuetsita daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea