Gizartea -

Kontrazala

Zoriona

Herrialde aurreratuenak elkartzen dituen erakundeak, Elkarlana eta Garapen Ekonomikorako erakundeak, australiarrak munduko zoriontsuenak direla esan du.

Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitbcom
Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitbcom
Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitbcom

Juanjo San Miguel | Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Australiarrak dira Munduko zoriontsuenak. Horixe dio herrialde aurreratuenak elkartzen dituen erakundeak, Elkarlana eta Garapen Ekonomikorako erakundeak. 36 herrialde horietan Australia da lehena, ondoren Canada, Norbegia, Suiza, Estatu Batuak eta Danimarka. Españak atzera egin du eta 20garren lekuan azaltzen zaigu zerrenda honetan. Zoriona nola neurtzen den ez dakigu, baina erakunde honek irizpide hauek izan ditu kontutan: pertsonen irabaziak, lanpostua, etxebizitza, segurtasuna, hezkuntza, ingurumena, osasuna, auzo bizitza eta lana eta familiaren arteko oreka. Horrek esan nahi du bataz beste australiarrak direla lanpostu onenak dituztenak, gehien irabazten dutenak eta etxe erosoenetan bizi direnak...

Hiztegira jo ezkero esaten digu zoriona dela zerbait lortu ondorengo aldarte atsegina,beti ere behin behinekoa eta beti erabat pertsonala. Esan ohi da arrakasta neurtzeko ez dela lorpena kontutan hartu behar, aurrez jarritako helburua baizik, ondorioz batentzat leku batera iristea izugarrizko garaipena izan liteke eta beste batentzat toki berera iristea etsipenaren adierazle. Ikerketa honetan neurtu daitekeena neurtu dute, baina zoriona zerbait bada defini ezina da eta definituko bagenu bakoitzak hitz eta ideia ezberdinak erabiliko genituzke. Zoriona soldata ona, bikote bikaina, etxe dotorea eta etorkizun oparoa izan liteke, edo agian Adarra mendi puntan lasai, lasai laranja bat jatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea