Gizartea -

Agerraldia Kongresuan

Sexu harremanetarako gutxieneko adina 13tik 16 urtera igo nahi dute

Ana Mato Osasun eta Berdintasun ministroak egin du proposamena, eta neurriak adingabeek jasaten duten abusuei aurre egiteko helburua duela azaldu du.

Ana Mato Osasun eta Berdintasun ministroa. EFE
Ana Mato Osasun eta Berdintasun ministroa.
Ana Mato Osasun eta Berdintasun ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helduekin harreman sexualak izateko gutxieneko adin legala 13 urtetik 16 urtera igotzea proposatu du asteazken honetan Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzuetarako eta Berdintasun ministroak. Neurri honekin adingabeek jasaten duten abusuei aurre egitea du Gobernuak helburu.

Dipuatuen Kongresuko Berdintasunerako batzordean agerraldia egin du ministroak, eta, bertan, adingabeen sexu harremanetarako gutxieneko adin legela igotzea proposatu du, adingabeak babesteko.

"Haurtzaroa jorratzen duten erakundeei galdetu ondoren adina igotzeko proposamena egin nahi diet talde politikoei'', esan du. ''Horrela, adingabeek jasaten dituzten abusuei aurre egin eta gure inguruko gainerako herrialdeetako adinera hurbilduko gara'', gaineratu du.

Emakumeen kontrako indarkeria

Bestalde, atsekabea agertu du aurten indarkeria matxistak eragindako 22 emakumeren heriotza dela-eta, eta gaitz horren kontra Gobernuak murrizketarik ezarri izan ukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea