Gizartea -
EHUko errektorea
Iñaki Goirizelaiak alta jaso du ospitalean, bularreko anginaren ostean
EHUko errektorea artatu duen taldeak baieztatu duenez, onera egin du, eta ez dio ondoriorik utziko.
Erredakzioa
Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreari alta eman diote ospitalean, Euskal Herriko Unibertsitateak jakitera emandakoaren arabera. Igandetik zegoen Goirizelaia erietxean, bularreko anginak jota.
EHUren esanetan, eguerdian iritsi da Goirizelaia bere etxera, eta bertan jarraituko du bihotzeko arazoaren errekuperazioa.
Errektorea artatu duen taldearen arabera, onera egin du eta angina horrek ez dio ondoriorik utziko.
EHUko Errektoretzak eskerrak eman dizkio Goirizelaia artatu duen lantaldeari, eta errektorearen osasun egoeraz interesa agertu duten lagun guztiei; ''unibertsitate munduko eta erakundeetako ordezkariei'' zein gainerako guztiei.