Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gazte bat atxilotu dute Donostian, neska-lagun ohia jotzea egotzita
Emakumea Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten, zauriak sendatzera.
Erredakzioa
Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian, neska-lagun ohiari eraso egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Antza denez, 21:00ak inguruan, Gipuzkoako hiriburuko etxebizitza batean, gizonezkoak olio botila batez kolpea eman omen zion neska-lagun ohiari bizkarraldean, eta buruan ukabilkada bat eman omen zion.
Emakumea Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten, zauriak sendatzera.
Ustezko erasotzailea inguruko autobus-geltoki batean atzeman zuen Ertzaintzak, eta gaur arratsaldean igaroko da Donostiako guardiako epailearen aurretik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea