Gizartea -

2013ko denboraldia

Bizkaian eta Gipuzkoan hondartzen denboraldia hasi da

Aurtengo hondartzen denboraldia eguraldi kaxkarrarekin eta hondartzarako girorik gabe hasi dugu.

Ereagako hondartza. Argazkia: eitbcom
Ereagako hondartza.
Hondartzen denboraldia hasi da

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi da hondartza denboraldia Bizkaian eta Gipuzkoan eta Arabako igerileku eta urtegietan. Martxan izango da datorren irailaren 30era bitartean.

Bizkaian, aurten, "hondartzainen" zerbitzua berrantolatu dute; izan ere, hondartza guztietan ez dela euren zaintza behar ondorioztatu dute. 154 sorosle egongo dira guztira Bizkaiko 28 hondartzetan.

Donostian, toldo, eguzkitako eta karpen eskaerak gutxitu egin dira eta libre geratu direnak alokairuan jarriko dituzte, egunean bertan alokatzeko. Bestalde, Ondarretako hondartzak harriekin jarraitzen du eta Nora Galparsoro zinegotziak adierazi duenez, hondakinak direla ziurtatzerakoan poliki-poliki kentzen hasiko dira.

Gasteizen ere igerilekuen denboraldia hasi da. Gamarrakoak irailaren 8ra arte egongo dira zabalik eta Mendizorrotzakoak 30era arte. 15 sorosle egongo dira lanean eta dagoeneko uda osorako txartelak eros daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea