Gizartea -
Publizitate jaialdia
Brasileko 'Inmortal Fans' kanpaina, El Sol jaialdian garaile
Sari nagusiak Brasileko, Espainiako, Peruko eta Puerto Ricoko kanpainiek eraman dituzte.
Erredakzioa
Bilbon arratsaldean egin da "El Sol" Iberoamerikako publizitate jaialdiaren sari banaketa ekitaldia. Guztira 239 sari banatu dira bertan, baina bost izan dira sari nagusiak jaso dituztenak. Horietatik lehena Brasilera joan da; organo emaile egiteko, Recife-ko futbol talde batek eginiko "Inmortal Fans" kanpainarentzat izan da hain zuzen.
Espainian, berriz," ING direct"en "El Monstruo" lanak jaso du saria; haurrei eskolara joaten uzten ez dien munstroa irudikatu dute bertan.
Peruko agentzia batek ur edangarriaren alde eginiko kanpaina batek ere izan du bere ordaina. Eta azken bi sari handiak, Puerto Ricora joan dira, bertako Banku Popularraren "The Most Popular Song" kanpainarentzat.
El Sol Iberoamerikako festibalaren 28. edizioa izan da aurtengoa eta Bilbon egin da bigarrenez. Antolatzaileek maila altua izan dela azpimarratu dute.