Gizartea -

Berritasunak

Bidaia eskaintza berriak Loiuko aireportuan, ekainetik aurrera

Bilbotik Oslo, Bukarest, Atenas, Marrakech, Fuerteventura, Tenerife eta Lanzarote hiritara joateko aukera eskainiko dute.

Bidaia eskaintza berriak Loiuko aireportuan, ekainetik aurrera. Argazkia: EFE
Bidaia eskaintza berriak Loiuko aireportuan, ekainetik aurrera.
Bidaia eskaintza berriak Loiuko aireportuan, ekainetik aurrera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiuko aireportuak bidaia eskaintza berriak eskainiko ditu hilabete honetatik aurrera. Hala, nazioarteko lau lotura berri eta Kanariar uharteetara joateko beste hiru jarriko dituzte martxan.

Datorren asteazkenean, Bilbo Oslo (Norvegia) hiriarekin lotuko duen aire-linea estreinatuko dute. Astean bitan izango dira hegaldiak, asteazkenetan eta larunbatetan, Loiuko aireportua promozionatzeko sortutako Bilbao Air elkarteak jakinarazi duenez.

Gainerako hegaldi berriak ekainaren 19tik aurrera jarriko dituzte martxan. Egun horretan hasiko da Loiu eta Bukarest lotuko dituen aire-linea lanean. Ondorengo egunetan hasiko dira Bilbo-Atenas eta Bilbo-Marrakech hegaldiak.

Bestalde, ekainaren 19tik aurrera Barcelo Bidaiak aire-linea berriak Kanariar uharteetara joateko eskaintza zabalduko du. Hala, Bilbotik Fuerteventurara, Tenerife hegoaldera eta Lanzarotera joateko aukera eskainiko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea