Gizartea -
Bitxikeria
Donostiar bati isuna jarri diote Sevillan, inoiz bertan egon gabe
Trafiko isun baten zenbatekoa kendu zioten kontu korrontetik, arau-haustea gertatu zenean Andaluziako hiri horretatik kanpo bazegoen ere.
Erredakzioa
Donostiako bizilagun bati trafiko isuna jarri diote Sevillan, arau-haustearen unean Andaluziako hiri horretan ez bazegoen ere. Isunaren zenbatekoa kendu zion Sevillako Udalak kontu korrontetik eta helegitea aurkeztu zuen gizonak. Orain, arrazoia eman eta dirua itzuli egin diote.
2009ko uztailaren 7an Sevillako Udaltzaingoak isuna jarri zion gaizki aparkatuta zegoen auto bati. Irailaren 9an Donostiako bizilagunak bere finantza erakundearen eskutitz bat jaso zuen, isuna ordaintzeko kontu korrontetik dirua kendu ziotela esanez.
Andaluziako herriaren defendatzaileak azaldu duenez, gertaera "bitxia" da arau-hustea gertatu zen egunean gizona Sevillatik kanpo zegoelako eta, hari isunik heldu ez zitzaiolako.
Donostiako gizonak helegitea aurkeztu zuen Sevillako Udalaren aurrean, isuna bertan behera uztea eta dirua itzultzea eskatzeko. Helegitea onartu egin du Sevillako Udalak eta dirua itzuliko diote.