Gizartea -

Bartzelonan

Budu eginez nigeriarrak esplotatzen zituen sare bat desegin dute

Sareko burua Nigeriako emakume bat zen eta biktimak Bartzelonan eta Malagan prostituitzera behartzen zituen.

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak sei lagun atxilotu ditu esplotazioaren aurkako operazio batean. Sare horren buru emakume bat zegoen, eta egoera zailean (alargunak edota familia aurrera ateratzeko zailtasunekin) zeuden emakumeak hartzen zituen prostituziorako. Mehatxuen edo budu errituen bidez, Bartzelonan eta Malagan prostituitzera behartzen zituen.

Poliziak ohar batean jakinarazi duenez, Nigerian hartzen zituzten emakumeak eta lau edo bost hilabete irauten zituen bidaia batean Marokora eramaten zituzten. Bertatik, patera batean, Espainiara, prostituzioan dirutza irabaziko zutela esanez.

Ikerketak Nantesen (Frantzia) jarritako salaketa baten ostean hasi ziren. Nigeriako emakume batek jarri zuen salaketa herrikide batek esplotatzen zielakoan.

Sareko ustezko buruzagia Bartzelona inguruan bizi zen eta bertatik kontrolatzen zuen dena.

Emakumeak hartzeko lanak, ordea, beste emakume batek egiten zituen. Benin City-ko (Nigeria) zonalde xumeenetan bilatzen zituen eta egoera pertsonal zailak zituenak hartzen zituen, besteak beste, alargunak edo umezurtzak.

Poliziaren arabera, sareko arduradunak bidaiaren gastuak ordaintzen zituen. Espainian zeudenean, mehatxuen, indarkeriaren eta buduaren bidez kontrolatzen zituen. Batzuetan zauri larriak eragiten zizkien, kosk eginez eta plantxarekin erredurak eraginez.

Guztira, sei lagun atxilotu dituzte, horien artean, buruzagia.

Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, 900105090 telefono zenbakia eta trata@policia.es helbidea jarri ditu biktimen eskura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea