Gizartea -

Aste Nagusia 2013

Aste Nagusiko kontzertuak Europa Parkean egiteari eutsi dio Bilbok

Bilboko Udalaren iritziz, gune egokiena da, edukiera eta segurtasuna kontuan hartuta.

Public Enemy, iazko kontzertuan. EiTB.
Public Enemy, iazko kontzertuan. EiTB.
Public Enemy, iazko kontzertuan. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Aste Nagusiko kontzertuak Europa Parkean egiteari eutsi dio, tokiak eskaintzen duen edukiera eta segurtasuna kontuan hartuta.

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jaietako zinegotziak eta Andoni Aldekoa alkatearen taldeko zuzendari ordezkariak prentsaurrekoan esan dutenez, beste proposamenak ikertu ostean (Bilbao Arena, Etxebarria Parkea eta Miraflores), Europa Parkea da "aukera onena".

Beste edozein irizpideren aurretik, Udalak segurtasuna lehenesten duela esan du Aldekoak eta era horretan, 8.500 lagunetik beherako guneak "bete" egiten direla eta "arrisku guneak" direla esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea