Gizartea -

Lan-istripua

Bi langile zauritu dira Donostian, aldamio batetik erorita

Langileetako bat lurreraino jauzi da, eta bestea zintzilik gelditu da. Pakea klinikara eraman dituzte egindako zauriak eta lesioak sendatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile zauritu dira Donostian, aldamio batetik erorita, Udaltzaingoak eta Suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Tabakalera berritzeko lanetan gertatu da ezbeharra, 12:50ak inguruan. Antzinako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gune bihurtu nahi dute, eta horretarako, hainbat lan egiten ari dira.

Antza denez, Tabakalerako fatxada berritzen ari ziren bi langileak, eta aldamio batetik erori dira. Bietako bat 5 metroko altueratik lurreraino erori da, eta sudurrean eta hankan lesioak ditu. Bigarren langilea, beste aldamio batean zintzilik gelditu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Zaurituak Pakea klinikara eraman dituzte, eta Udaltzaingoak ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea