Gizartea -
Zirkulazioa
Berriz ireki dute Autzaganeko mendatea, Zornotza eta Gernika artean
Kamioi batek istripua izan du, eta, ondorioz, BI-635 errepidearen bi noranzkoak ordubetez itxi dituzte.
Erredakzioa
BI-635 errepidea guztiz itxi dute Autzaganeko mendatean (Bizkaia), Zornotza eta Gernika artean.
Hain zuzen ere, kamioi batek istripua izan du obretako argindar-lineekin, eta, ondorioz, kableak errepidera erori dira eta bi noranzkoak ordubetez itxi dituzte.
12:35ean, dagoeneko ez zegoen auto-ilararik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea