Gizartea -

Lan-araudia

Zazpi langile zigortu dituzte Nafarroan, lantegian erretzeagatik

Ororbiako Kybse enpresako aldageletan erretzen harrapatu zituzten. Astebeteko soldata kentzeaz gain, etxera bidali zituzten zazpi egunetarako. Aurreko astean bete zuten zigorra eta lanera itzuli dira.

Kybse lantegia Ororbian (Nafarroa). Argazkia: EiTB
Kybse lantegia Ororbian (Nafarroa).
7 langile etxera bidali dituzte astebeterako lantegian erretzeagatik

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kybse enpresako 7 langile zigortu dituzte Ororbian (Nafarroa), lantegiko aldageletan erretzeagatik. Astebeteko soldata kentzeaz gain, etxera bidali zituzten zazpi egunetarako.

Antza denez, ohiko azterketa batean zigarrokinak aurkitu zituzten erretzea debekatuta dagoen guneetan. Enpresako zuzendaritzak ikerketa bat ireki zuen gertaturikoa argitzeko, eta zazpi langile aldageletan erretzen harrapatu zituzten.

Pasatu den astean bete zuten zigorra, eta lanera itzuli dira dagoeneko.

Azkenaldian nabarmen hazi dira gisa honetako zigorrak, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea