Gizartea -

Kontrazala

'Fracking'aren kontraesanak

Ez dugu 'Fracking'a erabili nahi ingurumena hondatzen duelako, baina hori erabiltzen dutenek ikatza merke saltzen digutenez, ez dugu eragozpenik erregai zikinena (ikatza) neurrigabe erabiltzeko.

Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitb.com
Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko kazetaria.
Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitb.com

Juanjo San Miguel/Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Fracking'a edo haustura hidraulikoa azken urtetan gero eta gehiago erabiltzen den erregaia ustiatzeko modua da. Labur esanda, lur azpian nahastuta dauden gasa eta petrolioa ateratzeko, presio handian ura,hondarra eta gai kimikoak sartzen dira erregaiak bereizi eta atera ahal izateko.

AEBetan gero eta gehiago erabiltzen dute, eta horren ondorioz, petrolioa eta batez ere gasa oso merke lortzen dute. Europan sistema honek aurkako jarrera nabarmenak eragin ditu eta gobernuek ez dute iritzi bera azaldu auzi honi buruz.

Ekologistek eta aditu zenbaitek dio ingurumena hondatu eta kutsatzen duela,alde daudenek diote, berriz, erregaiak(kasu honetan gasa)ugari eta merke lortzeko bidea dela.

AEBetan gasa merke eta ugari lortzen ari dira,ondorioz, ikatza baino merkeago ateratzen zaie. Horrek ekarri du, hain zuzen ere, soberan duten ikatza Europara saltzea eta Europan gasa baino merkeagoa denez, gero eta gehiago erabiltzen dute argindarra lortzeko.

Hemen sortzen zaigu kontraesan ikusgarria: ez dugu 'Fracking'a erabili nahi ingurumena hondatzen duelako, baina hori erabiltzen dutenek ikatza merke saltzen digutenez, ez dugu eragozpenik erregai zikinena (ikatza) neurrigabe erabiltzeko eta ingurumena askoz gehiago kutsatzeko.

Bizi dugun krisi harrigarri honen beste kontraesanetako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Gizartea albisteak Frackinga bideoak Munduko albisteen analista Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa