Gizartea -
Iragarpen meteorologikoa
Euri-zaparradak eta ekaitzak izango dira nagusi asteburuan
Hiru egunez udaberriko giroa izan ostean, tenperatura epelak eta euriteak itzuliko dira.
Erredakzioa
Gaur, zaparradak egongo dira, eta, tarteka, ekaitzak izateko arriskua handia izango da. Hala, ezegonkortasuna izango da nagusi. Goizean, giro atsegina izango dugu, hodeitsua eta 20 eta 25 gradu arteko tenperatura maximoarekin. Arratsaldean, berriz, ekaitzak joko du berriro ere, eta zenbait lekutan txingorra ere bota lezake. Tenperaturek behera egingo dute orduan, eta ekaitz eremuetan haizea zakartu egingo da nabarmen, Euskalmet Meteorologia Agentziaren arabera.
Larunbatean, tenperaturak beherantz egingo du. Trumoi ekaitzak joko du, goizaldean soilik, baina gainerako orduetan euri-zaparrada etengabeak izango dira. Zerua lainotuta egongo da. Goizean, mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak joko du, eta tenperatura maximoa 17 eta 20 gradu artekoa izango da.
Igandean, ez da aldaketa handirik egongo: tenperatura freskoekin jarraituko dugu, eta zeru lainotua eta giro goibela izango dira nagusi berriz. Euri-zaparradak izango ditugu, arratsaldean bereziki. Mendebaldeko haizeak joko du, eta kostaldean gogor jo lezake zenbait unetan.