Gizartea -
Mozioa
Idi-probak eta zezenketak debekatu ditu Sopuertak
Udalak "animalien kontrako tratu txarrak debekatzen" dituen mozio bat onartu du.
Erredakzioa
Sopuertako Udalak (Bizkaia) animalien kontrako tratu txartzat jo daiteken edozein ekintza debekatu du, horien artean, zezenketak eta idi-probak.
Udaleko osoko bileran onartu zuten Bilduk aurkeztutako mozioa, koalizioko sei zinegotziren aldeko botoekin, independenteen koalizioko kontrako hiru botoekin eta EAJko bi abstentziorekin.
Mozioaren arabera, "debekatuta dago, animalien kontrako tratu txartzat har daitekeen edozein ekitaldi. Era honetan, zezenketak, zezenekin zerikusia duten festak, oilarren borrokak eta zakurren arteko borrokak debekatu dira".
Josean Llaguno Sopuertako alkatea "animalien aurkako tratu txarren" kontra azaldu da eta "ez dira inolaz ere jaialdi horiek diru publikoarekin finantzatuko", adierazi du.
Efe agentziari esan dionaren arabera, ez da soilik zezenketen aurkako mozioa, animalien aurkako edozein tratu txarren kontrakoa baizik.